Euskara

Children on swingsArazoa

Makina bat baieztapen daude tratamenduen ondorioei buruzkoak (tratamendua: osasuntsu mantentzeko edo osasuna hobetzeko egiten dena). Baieztapen horietako asko ez dira oso fidagarriak, eta baieztapenen fidagarritasunari buruz modu kritikoan pentsatzeko gai ez bagara, osasunerako kalteak jasan, edo baliabideak modu desegokian erabil ditzakegu. Askotan, hezkuntzak “zer pentsatu” (datuak buruz ikasi) izaten du ardatz, modu kritikoan “nola pentsatu” izan beharrean.

Gure proposamena

Hausnartutako Osasun Erabakiak egitasmoa nazioarteko eta diziplina anitzeko lankidetza da. Baliabide didaktikoak eta hezkuntzako esku-hartzeak garatu eta ebaluatu dira, tratamenduen baieztapenei buruz modu kritikoan pentsatzen eta hausnartutako osasun erabakiak hartzen laguntzeko. Egitasmoa lehen hezkuntzarako baliabide didaktikoak prestatuz hasi da, eta bigarren eta goi hezkuntzarako baliabideak eginez jarraitu da.

Baliabide didaktikoak euskaraz

Book

Hausnartutako Osasun Erabakiak liburua: tratamenduen aurrean gogoeta egiten ikasi
Lehen hezkuntzako haurrentzako liburu honek (10-12 urte) komiki formatuan kontatutako istorio bat, jarduerak, ariketak, mezu giltzarrien zerrenda eta glosario bat biltzen ditu.


Teachers guide

Irakasleentzako gida
Gida honetan hainbat baliabide daude Hausnartutako Osasun Erabakiak liburua irakasleei erabiltzen laguntzeko.


Exercise book

Ariketa-liburua
Liburu honek Hausnartutako Osasun Erabakiak liburuko ariketak biltzen ditu.


Cards

Jarduera-orriak (gorria)Jarduera-orriak (urdina)
Lamina hauek Hausnartutako Osasun Erabakiak liburuaren  7. ikasgaian erabiltzen dira. Jarduerak azaltzen du pertsona gutxiren arteko konparaketak zalantzazkoak izan daitezkeela.


PosterPosterra
Poster honek Hausnartutako Osasun Erabakiak liburuaren mezu giltzarriak biltzen ditu.


Abian diren jarduerak

Azterlan pilotua EAEko bi eskolatan garatuko da, gure testuinguruko haurrek eta irakasleek Hausnartutako Osasun Erabakiak egitasmoaren baliabide didaktikoak erabiltzean duten esperientzia aztertzeko.

Lantaldea

Urreta, Iratxe. Osakidetza Basque Health Service, Donostialdea Integrated Health Organisation, Donostia University Hospital, Clinical Epidemiology Unit, San Sebastian, Spain

Emparanza, Jose Ignacio. Osakidetza Basque Health Service, Donostialdea Integrated Health Organisation, Donostia University Hospital, Clinical Epidemiology Unit, San Sebastian, Spain

Ansuategi, Eukene. Osakidetza Basque Health Service, Donostialdea Integrated Health Organisation, Donostia University Hospital, Medical Library, San Sebastian, Spain

Ubeda, Marimar. Osakidetza Basque Health Service, Donostialdea Integrated Health Organisation, Donostia University Hospital, Medical Library, San Sebastian, Spain

 

Finantzaketa

Bottom Up 2020.Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco. Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza. 256,84 eurokoa lan hauek egiteko: ikaslearen liburuaren 1.000 kopiako maketazio eta inprimaketa gastuetarako, irakasleentzako liburuaren itzulpenerako eta gainerako materialen itzulpen, maketazio, inprimaketa eta plastifikaziorako (galdetegia, txartelak, posterra)

Donostialdea ESIAN, Irakasleentzako gidaren itzulpenerako. 3.423,22 euro.

 

Harremanetarako pertsona

Marimar Ubeda1

Eukene Ansuategi1

Iratxe Urreta2

1-Osakidetza Basque Health Service,  Donostia University Hospital, Medical Library, San Sebastian, Spain

2- Osakidetza Basque Health Service,  Donostia University Hospital, Clinical Epidemiology Unit, San Sebastian, Spain

 

Irudiak: Amara-Berri Ikastetxea

___

IHC learning resources are in the The eGranary Digital Library, an off-line information store that provides instant access to over 35 million digital resources for those lacking adequate Internet connections.

___

BASQUE

Back to Top