Makina bat baieztapen daude tratamenduen ondorioei buruzkoak (tratamendua: osasuntsu mantentzeko edo osasuna hobetzeko egiten dena). Baieztapen horietako asko ez dira oso fidagarriak, eta baieztapenen fidagarritasunari buruz modu kritikoan pentsatzeko gai ez bagara, osasunerako kalteak jasan, edo baliabideak modu desegokian erabil ditzakegu. Askotan, hezkuntzak “zer pentsatu” (datuak buruz ikasi) izaten du ardatz, modu kritikoan “nola pentsatu” izan beharrean.
Hausnartutako Osasun Erabakiak egitasmoa nazioarteko eta diziplina anitzeko lankidetza da. Baliabide didaktikoak eta hezkuntzako esku-hartzeak garatu eta ebaluatu dira, tratamenduen baieztapenei buruz modu kritikoan pentsatzen eta hausnartutako osasun erabakiak hartzen laguntzeko. Egitasmoa lehen hezkuntzarako baliabide didaktikoak prestatuz hasi da, eta bigarren eta goi hezkuntzarako baliabideak eginez jarraitu da.
Hausnartutako Osasun Erabakiak liburua: tratamenduen aurrean gogoeta egiten ikasi
Lehen hezkuntzako haurrentzako liburu honek (10-12 urte) komiki formatuan kontatutako istorio bat, jarduerak, ariketak, mezu giltzarrien zerrenda eta glosario bat biltzen ditu.
Irakasleentzako gida
Gida honetan hainbat baliabide daude Hausnartutako Osasun Erabakiak liburua irakasleei erabiltzen laguntzeko.
Ariketa-liburua
Liburu honek Hausnartutako Osasun Erabakiak liburuko ariketak biltzen ditu.
Jarduera-orriak (gorria), Jarduera-orriak (urdina)
Lamina hauek Hausnartutako Osasun Erabakiak liburuaren 7. ikasgaian erabiltzen dira. Jarduerak azaltzen du pertsona gutxiren arteko konparaketak zalantzazkoak izan daitezkeela.
Posterra
Poster honek Hausnartutako Osasun Erabakiak liburuaren mezu giltzarriak biltzen ditu.
Azterlan pilotua EAEko bi eskolatan garatuko da, gure testuinguruko haurrek eta irakasleek Hausnartutako Osasun Erabakiak egitasmoaren baliabide didaktikoak erabiltzean duten esperientzia aztertzeko.
Urreta, Iratxe. Osakidetza Basque Health Service, Donostialdea Integrated Health Organisation, Donostia University Hospital, Clinical Epidemiology Unit, San Sebastian, Spain
Emparanza, Jose Ignacio. Osakidetza Basque Health Service, Donostialdea Integrated Health Organisation, Donostia University Hospital, Clinical Epidemiology Unit, San Sebastian, Spain
Ansuategi, Eukene. Osakidetza Basque Health Service, Donostialdea Integrated Health Organisation, Donostia University Hospital, Medical Library, San Sebastian, Spain
Ubeda, Marimar. Osakidetza Basque Health Service, Donostialdea Integrated Health Organisation, Donostia University Hospital, Medical Library, San Sebastian, Spain
Bottom Up 2020.Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco. Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza. 256,84 eurokoa lan hauek egiteko: ikaslearen liburuaren 1.000 kopiako maketazio eta inprimaketa gastuetarako, irakasleentzako liburuaren itzulpenerako eta gainerako materialen itzulpen, maketazio, inprimaketa eta plastifikaziorako (galdetegia, txartelak, posterra)
Donostialdea ESIAN, Irakasleentzako gidaren itzulpenerako. 3.423,22 euro.
1-Osakidetza Basque Health Service, Donostia University Hospital, Medical Library, San Sebastian, Spain
2- Osakidetza Basque Health Service, Donostia University Hospital, Clinical Epidemiology Unit, San Sebastian, Spain
Irudiak: Amara-Berri Ikastetxea
___
IHC learning resources are in the The eGranary Digital Library, an off-line information store that provides instant access to over 35 million digital resources for those lacking adequate Internet connections.